43. zenbakia · 2002 (2)

Erabileraren Neurketa. Adin– Taldeen Bilakaera

Imanol Esnaola
SARRERA Euskararen egoera eta bilakaera jarraitzeko neurtzen diren adierazleen artean adin taldeena da, seguruaski, ikusmin gehien pizten duena. Urteek eta egindako bideak erakutsi digute, ordea, honelakoetan ez dagoela “magia�» egiterik. Arraia eta ogia mugagabe biderkatzen ziren egunak urrun daude historian. Erabileran eragin nahian ari garenok badakigu, edo behar genuke jakin, ez garela magoak. Metafora egoki baten bila jarrita, erabileraren soroan ari dena lorazainaren pareko zerbait dela esan dezakegu (eguraldiaren eta urte sasoien arabera, pazientzia handiz erein, ureztatu, kimatu, ongarria eman eta politiki poliki gure baratza eremu bizi eta osoa izan dadin lan egiten duena).